VIII Fotografia Artistika Lehiaketa. Blas de Otero

Oinarriak
Bertsoak
Galderiak sarrienak
Datu-inprimakia

Blas de Otero argazki lehiaketarako oinarriak

1 1 logo cas

Blas de Otero Fundazioak Olerkiak irudi zortzigarrenn argazki lehiaketa deitzen du, Blas de Oteroren poesia zabaltzeko eta haren olerkigintza eguneroko errealitatearekin lotzeko xede nagusia hartuta.

 

Parte-hartzaileak

Bi categoría egongo dira;
14 eta 20 urte bitarteko gazteek parte har dezakete.
20 urtetik gora.
Lehiaketa honetan parte-hartzeak berekin dakar besterik gabe oinarri hauek osoki onartzen direla.

Gaia

Blas de Oteroren olerkigintzaren bertso-lerroren batekin izan behar dute lotura argazkiek (Olerkiak eranskinean).

Lanak bidaltzea

Parte hartu nahi duenak Blas de Otero Fundazioaren web gunean dagoen datu-inprimakia bete behar du eta Blas de Otero Fundazioko posta elektronikora bidali, argazkiak mezuari itsatsita.

Parte-hartzaile bakoitzak 3 irudi bidali dezake gehienez, eta garbi adierazi behar du zein bertso-lerrorekin dagoen lotuta argazki bakoitza.

Argazki-lanak JPEG formatuko artxibo batean bidaliko dira. Artxiboaren neurriak ezin du 4 MB gorakoa izan.

Argazkia saritua gertatuz gero, eskatu ahal izango zaio irabazleari kopia digital bat bereizmen handiagoan. 

Epeak

Blas de Otero Fundazioko web gunean argazkiak jasotzeko epea oinarri hauek argitaratzen diren unean hasi eta 2017eko abenduaren 30ean bukatuko da, 24:00 orduetan. 

Antolatzaileen Batzordea eta epaimahaia

Antolatzaileen Batzordea Blas de Otero Fundazioak izendatutako ordezkariez osatua da.
Antolatzaileen Batzordeak izendatuko du epaimahaia. Epaimahaia osatuko da batzorde horretako ordezkariekin eta argazkilaritzako, irudiaren eta literatur sorkuntzaren arloetako profesionalekin eta artistekin. 

Sariak

Behin argazkiak aurkezteko epea amaituta, epaimahaiak argazki sarituak hautatuko ditu honako bi adin tarteko sailen artean:

• 14 urtetik 20 bitartekoa
• 20 urtetik gora
 

Sail bakoitzeko saria da; gazteentzako Ipad con funda Apple , eta helduentzako, CAMARA OLYMPUS EM-5 MARK II + OBJ. 12-40/2.8 PRO. Epaimahaiaren erabakia otsailan zehar hartuko da, eta Blas de Otero Fundazioaren web gunearen bitartez jakinaraziko da, saridunei jakinarazi eta gero.

Epaimahairen erabakia apelaezina da. Oinarri hauetan ageri ez den zeinahi gorabeherari buruz erabakia hartzeko eskua aitortzen zaie antolatzaileei. 

Datu pertsonalen babesa

Olerkiak irudi lehiaketako parte-hartze inprimakiaren bidez bildutako datuak oinarri hauen arabera
izango dira erabiliak, beraz, ezingo zaizkio beste inori eman ez jakinarazi.

Datu pertsonalen babesari buruzko legediaren arabera, bildutako datu guztiak fitxategi automatizatu
batera pasatuko dira, Blas de Otero Fundazioaren erantzukizunaren pean, lehiaketa ongi kudeatzeko eta oinarri hauetan xedatzen diren helburuak ongi betetzeko xedez. Indarrean dagoen legediaren arabera erabiliko dira sarbide, zuzentze, ezeztatze eta oposizio eskubideak.

Partehartzaileen erantzukizuna.

Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar honako hau onartzea: bidalitako argazkiak Blas de Otero
Fundazioaren artxiboetan gordeko dira, eta erakusketak egin ahal izango ditu bai lehiaketaren web gunean bertan bai paper formatuan ere, eta, halaber, gerora ere erabiliak izan daitezke, egilearen izen-abizenak aipatuz gero eta irabazi asmorik gabe bada. Parte-hartzaileen erantzukizuna da ez egotea bidalitako argazkien gaineko beste inolako ez inoren eskubiderik, eta hirugarren batek eskubide horien gaineko kexakizunik agertuko baleza, autorea bera izango da erantzule bakar. 

-   -   -   -
Descargar: Bases_concurso_euskera_2017.pdf

 

TPL_BEEZ2_ADDITIONAL_INFORMATION