VIII. fotografia Lehiaketa

concurso_fotografia

VIII. fotografia Lehiaketa

Olerkientzako irudiak izeneko lehiaketaren zortzigarren urtean Blas de Otero Fundazioak helburu bera dauka, ezagutaraztea idazle honen olerkigintza, eta bere bertsotan hain nabaria den indarra, asaldura eta etengabeko bilaketaren espiritua.

Orain dela bost urte argitaratu zen “Obra Completa” liburua, honek aukera eman digu atal batzuk izateko aurten konkurtsorako aukeratutako liburua.

Gaur egun fotografiak ematen dizkigun aukera guztiak, abagunea emango die partehartzaileei, beraien munduaren ikuspegia Blas de Oteroren prosa poetikoarekin lotzeko, horrela, sustatu eta zabaldu beharreko gaurkotasuna emanez.

Blas de Otero argazki lehiaketarako oinarriak

Blas de Otero Fundazioak Olerkiak irudi zortzigarren argazki lehiaketa deitzen du, Blas de Oteroren poesia zabaltzeko eta haren olerkigintza eguneroko errealitatearekin lotzeko xede nagusia hartuta.

Parte-hartzaileak

Bi categoría egongo dira;

14 eta 20 urte bitarteko gazteek parte har dezakete.

20 urtetik gora.

Lehiaketa honetan parte-hartzeak berekin dakar besterik gabe oinarri hauek osoki onartzen direla.

Gaia

Blas de Oteroren olerkigintzaren bertso-lerroren batekin izan behar dute lotura argazkiek (Olerkiak eranskinean).

Lanak bidaltzea

Parte hartu nahi duenak Blas de Otero Fundazioaren web gunean dagoen datu-inprimakia bete behar du eta Blas de Otero Fundazioko posta elektronikora bidali, argazkiak mezuari itsatsita.

Parte-hartzaile bakoitzak 3 irudi bidali dezake gehienez, eta garbi adierazi behar du zein bertso-lerrorekin dagoen lotuta argazki bakoitza.

Argazki-lanak JPEG formatuko artxibo batean bidaliko dira. Artxiboaren neurriak ezin du 4 MB gorakoa izan.

Argazkia saritua gertatuz gero, eskatu ahal izango zaio irabazleari kopia digital bat bereizmen handiagoan.

Epeak

Blas de Otero Fundazioko web gunean argazkiak jasotzeko epea oinarri hauek argitaratzen diren unean hasi eta 2018ko abenduaren 30ean bukatuko da, 24:00 orduetan.

Antolatzaileen Batzordea eta epaimahaia

Antolatzaileen Batzordea Blas de Otero Fundazioak izendatutako ordezkariez osatua da.

Antolatzaileen Batzordeak izendatuko du epaimahaia. Epaimahaia osatuko da batzorde horretako ordezkariekin eta argazkilaritzako, irudiaren eta literatur sorkuntzaren arloetako profesionalekin eta artistekin.

Sariak

Behin argazkiak aurkezteko epea amaituta, epaimahaiak argazki sarituak hautatuko ditu honako bi adin tarteko sailen artean:

  • 14 urtetik 20 bitartekoa
  • 20 urtetik gora

Sail bakoitzeko saria da; gazteentzako Ipad con funda Apple , eta helduentzako, CAMARA OLYMPUS EM-5 MARK II + OBJ. 12-40/2.8 PRO. Epaimahaiaren erabakia otsailan zehar hartuko da, eta Blas de Otero Fundazioaren web gunearen bitartez jakinaraziko da, saridunei jakinarazi eta gero.

Epaimahairen erabakia apelaezina da. Oinarri hauetan ageri ez den zeinahi gorabeherari buruz erabakia hartzeko eskua aitortzen zaie antolatzaileei.

Datu pertsonalen babesa

Olerkiak irudi lehiaketako parte-hartze inprimakiaren bidez bildutako datuak oinarri hauen arabera izango dira erabiliak, beraz, ezingo zaizkio beste inori eman ez jakinarazi.

Datu pertsonalen babesari buruzko legediaren arabera, bildutako datu guztiak fitxategi automatizatu batera pasatuko dira, Blas de Otero Fundazioaren erantzukizunaren pean, lehiaketa ongi kudeatzeko eta oinarri hauetan xedatzen diren helburuak ongi betetzeko xedez. Indarrean dagoen legediaren arabera erabiliko dira sarbide, zuzentze, ezeztatze eta oposizio eskubideak.

Partehartzaileen erantzukizuna.

Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar honako hau onartzea: bidalitako argazkiak Blas de Otero

Fundazioaren artxiboetan gordeko dira, eta erakusketak egin ahal izango ditu bai lehiaketaren web gunean bertan bai paper formatuan ere, eta, halaber, gerora ere erabiliak izan daitezke, egilearen izen-abizenak aipatuz gero eta irabazi asmorik gabe bada. Parte-hartzaileen erantzukizuna da ez egotea bidalitako argazkien gaineko beste inolako ez inoren eskubiderik, eta hirugarren batek eskubide horien gaineko kexakizunik agertuko baleza, autorea bera izango da erantzule bakar.

Blas de Oteroren edozein bertso.

Bidali mezu bat helbide honetara:  secretaria@fundacionblasdeotero.org  Argazkia fitxategi erantsi batean bidali eta adieraz itzazu datu hauek ere bai:

  • Izen-abizenak
  • Jaioteguna edo adina
  • Herria eta herrialdea
  • Helbide elektronikoa
  • Harremanetarako telefonoa
  • Zein bertsori dagokion argazkia

Olerkientzako irudiak izeneko lehiaketaren zortzigarren urtean Blas de Otero Fundazioak helburu bera dauka, ezagutaraztea idazle honen olerkigintza, eta bere bertsotan hain nabaria den indarra, asaldura eta etengabeko bilaketaren espiritua.

Orain dela bost urte argitaratu zen Obra Completa liburua, honek aukera eman digu  aurten konkurtsorako aukeratutako bertsoak.

Oraingoan fotografiak dauzkan aukera guztiak partehartzaileei abagunea ematen die munduaren ikuspegia Blas de Oteroren bertsoekin lotzeko, horrela, sustatu eta zabaldu beharreko gaurkotasuna ematen zaie.

Galderarik sarrienak

Talde baten lana aurkeztu ahal dugu?

Bai. Gainera, epaileek bereziki erreparatuko diete ikastetxe, elkarte edo liburutegi batean sortzen diren lanei, bertsoak taldeka irakurri baldin badira eta lanak hautatu badira, azkenik lan bat, arduradun baten izenean, aurkezteko. Norbanakoek bezala, taldeek ere gehienez hiruna irudi aurkez dezakete.

Arauetan proposatutakoak ez diren beste bertso batzuk aukeratu ahal ditugu?

Ez. Lanak baloratzean, kalitate teknikoaz gain, proposatutako bertsoekiko egokitasuna ere hartuko da kontuan.

Fotomuntaketarik egin ahal dugu?

Bai, baldin eta fotomuntaketetako irudiek jabetza-eskubiderik ez badaukate eta askatasun osoz erabil badaitezke.

Argazki-kamera analogikoaz egin ahal ditugu argazkiak? Eta telefono mugikorraz?

Bai, baina Blas de Otero Fundazioaren web gunearen bidez bidali behar dira, eta arauek ezartzen dituzten eskakizun teknikoak bete.